XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Medallitis, eskolako kiroletan ere gaitz arrunta

- Ikaspilotaren boom geraezina Gipuzkoan.

- Neskentzako saskibaloia; krossa, futbitoa eta pilota euskaraz Bizkaiko hogeita gehiago ikastoletan.

- Arrasate aitzindari, eskolatik kanpoko kiroletan.

Oinarrizko Heziketako lehen urteetan kirola joko bat da haurrarentzat.

Gero ere kirolak bizitzarako eskola izan behar luke, ikasleari autoestimazioa lantzen lagundu, arazoak gainditzera bultzatu eta porrota onartzen edo garaipenarekin pozten erakutsiz.

Baina gehienetan kirola elementu diskriminatzaile bilakatzen da.

Medallitis gaitzak kutsatua dago eskolako eta eskolorduetatik kanpoko kirola ere.

Gaitz honen kontrako ahalegin batzuk aipatuko ditugu orrialdeotan eta eskola orduetatik kanpo kirola antolatzeko oraindaino egin den esperientzia sendoena: Arrasatekoa.

Berriki Bartzelonan egin diren Olinpiadetan apenas izan den eskolatik podiumera igo den Estatuko kirolaririk.

Horrek gure artean eskolako kirolari ez zaiola behar duen arretarik ematen adierazten du.

Ikaspilotak boom gerazina ezagutu du bi urteotan.

Dagoeneko Gipuzkoako ikastetxeen erdietan erabiltzen da pilota hezketa fisikoan eta Bizkaian sartuko da ikasturte honetan.

Araban ere kirol topaketak bultzatzen ari dira.